XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZER ETA ZER HAZITIK LANDARERA II. LANDAREA. (Egun hogoieko solasaren segida)

Eta errazu, amaxo, dio Battittak, zertako etzituen Ama-Birjinak han berean garbitu hiruak?.

- Ez, haurra; Jesus Jauna kurutzefikatu zutenean, gaizkikan ari zitzazkolarik etsaiak, nahi ukhan balu, erhauts zitzazkeen, eta bizkitartean heientzat othoitzean zagon, erranez: Barkha zozute Aita; ez dakite zer ari diren.

Eta segur, barkhaturen zeiela, beren hutsa ezagutu balute, eta urrikitu balitzeie.

Ama-Birjinak ere bardin.

Ez baitzitzeien ordean urrikitu!....

Handik hamar bat urtheren buruan, heldu da gure etcherat gizon arrotz bat mainguka, mainguka.

Ongi ethorri, dio egiten amak.

- Ez nauzu ezagutzen, etcheko-andrea?.

- Barkhatu; iduritzen zaut ezagutzen zitudala.

Bainan hatik nahiago nuke, ez bazine nik gogoan dudana.

- Ba, eta hain chuchen, hura eta bera naiz: Sokorriko Joanes.

- Dohakabea!- Izana ba, dohakabea.

Orai, Ama-Birjinari esker, gombertitua eta barkhatua.

Eta erraiten dio bere ixtorio guzia, eta bere lagunena: Gure egitate itsusiaren ondotik, joan ginen aitzina.

Nere lagunak burbutzika, beren lanaz lorios, balentria handi bat egin balute bezala.

Barnez alegera ez baziren ere, alegia egiten zuten kampoz.

Nik hura ere ez nezaken egin.

(...) Eta nere baithan harritua nindagon, nola, ahalge tzar batez, lagunen gatik, egin nuen heiek bezala.

Ehunetan ez egin nahiagoko nuen.

Bainan ene falta da! Zertako jarraik lagun galgarriei?.

Eta esku gibelarekin chukhatzen duelarik nigar bat, baderama solasa aitzina.

Armadarat itzuli ginen, eta etsaiari buruz abiatu.

Españolekin ginuen gure zera, Iruñako ondoan.

Bizi naizeno ez dut ahantziko.

Hor hasten dire atabalak eta trompetak soinuz.

Harrabots bat! Eta soldadoak marrumaz kantuz: Allons enfants de la patrie

Bertzek kantatzen zuten; nik ez nezakeen kanta.

Barneak ez ninduen laguntzen.

Bazuen zer jasan ene bihotzak, gero oraino hobeki ikhusi dudan bezala.

Gaineratiko erranguren gatik, banindabilan aski airos; bainan Sokorriko egitatearen orhoitzapena...... ah! hura zen pizua eta samina!.

Hasten da gudua.

Lehen tiroak joiten du Sokorriko kapitaina kopetan, erdiz-erdi, harek Ama-Birjina bezala Gizonak aski zuela tiro bat kopetan baitzion bertze orduz, ba, aski ukhan zuen harek segurik dohakabeak.

Bertze laguna han baitzen sahetsean, behako bat egin zauntan.

Ba nik ere hari.

Ikhusten duk? nion erran.

Laster gure aldi zagok.

Barkhamendu galda dezogun Ama-Birjinari.

- Etzezakeat daut ihardesten; eta ikharagarriko juramentu bat egiten duelarik, badoa aitzina, ifernuko errabia bat lothu balitzaio bezala.

Tiro batek hainbertzenarekin bihotza joiten dio eta zilhatzen, zilhatzen aldean bertze.

Orai nere aldi dut egiten ene buruarekin.

Eta barkhamenduskatzen naizelarik ene bekhatuez, gomendatzen naiz Ama-Birjinari: Agur, Maria.... Othoitz egizu gu bekhatoreentzat, orai eta gure heriotzeko orenean.

Nere aldiaren beha nindagon.

Etzen ethorri; deusik ez nuen izan.

Ez eta gero ere luzaz, behin eta behin.

Zer den hatik gizonaren sorhaiokeria! Iraganak oro ahantzirik, bizi nintzan, achola handirik gabe; eta gerla akhabatu ondoan, airos itzuli nintzan, Frantzia barnean gaindi ez dakit non ibilirik, etcherat.